XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); eta horregatik, ohar nagusi batzuk baino ez dugu emango.

Lehenik, pasaia, hots emigrazioa, ez da hegaztiei soilki dagokien gauza, zeren-eta beste zenbait animalia mota ere lekualdatzen bait da, eta bere denboraldia egin leku berrian.

Leku aldatzearen kausa elikatze arazoak sortzen du gehienbat.

Gure hegaztien pasaia, iduri du, urtearen haroek eragiten dutela, zehazkiago esan, neguko hotzak baina beroaldeko lurretan ere ematen denez, ez daiteke esan hotza denik hegazti-pasaiaren kausa.

Gainera, ibilbidea ez da beti zuzenen eta laburrena ere.

Bada kondizio gehiagorik (paraje desberdinen ikustea da bat) hegaztiak beren ibilbidean itzul-inguruka ibil daitezen.

Hau ikusirik, berehala sortzen da gakoa: nola konpontzen ote, dira alegia, bidea bilatzeko.

Nahi bezainbat teoria muntatu dira puntu esplikatzeko, baina agian erantzun xuxenik ez du ekarri oraino batek ere osoki.

Hegaztiek badute ezaugarria frango beren norabidean.

Ez da dudarik, paraje bakoitzean nabarmen diren gauzak laguntza onak dira: adibidez mendi, baso, dorre, etab.

Egunez, Eguzkiaren laguntza; izarrena, gauez.

Esan nahi du zerbait denborari buruz duten zentzu ernetasun honek, Eguzkiaren edo izarren mugimenduaz gisa horretan balia izateko, eta itzul-inguruka ibili arren, funtsean norabiderik ez galtzeko.

Fenomeno ikusgarri honetaz eta hor airean barna hegazti multzo bikainak doazela oharturik ere, ez da erraza zenbait hegazti eta zenbat mota ezeztatzen ari diren zehazki ematea.

Egia, egungo egunean zenbait ezkutatu egin dela sekulako, eta egia ere asko eta asko gizonaren erruz galtzen ari dela.